XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(3) Aditza izendu.

Deklinabidea jokatuz, osa itzazu era honetako perpausak.

Mendian ibiltzea osasungarri da.

Mendian ibiltzeak poz ematen du.

Mendian ibiltzeari ekin diogu.

Mendian ibiltzearen (...)

Herriz aldatzea, zaharren hiltzea.

-tzen, -ten adizkerari azken n kendu.

Izen bihur itzazu: jaten, bazkaltzen, nekatzen, ikasten.

Hosto irtete, arto ereite, hosto erortze, gari ereite.

(4) Aditz adjektibatu.

(A) Udare erreak jan genituen atzo.

Gaur sagar egosiak, berriz.

Oihanak ile moztua darama.

Irakasleak aginduari errespetua zor zaio.

Zuk eman sagarra gozoa zen.

(B) Zuk erositako bizikletan nabil.

Artzainak egindako gazta....

Guk antolaturiko bestetan....

Atzo etorririko gizona....

Saldua, galdua.

Hartuak emanarekin du zaporea.

Aditz sustraia, besterik gabe adjektibo jatorra da, eta edozein deklinabide atzizki har dezake.

Baina, -tako, -riko, -rikako erantsiz erabiltzen da gehiago Hego Euskal Herrian.

-ko operatzaileak edozer bihurtzen baitu adjektibo eta izenlagun.

Iparraldean aditz sustraia soilik erabiltzen da.

Aseak gosea ezin ikus.